Arantxa Iturbe.
Larrepetit

Sakelakoan jasoa

2013ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Sakelakoan jasoa: «Aupa, Leire. Nada he perdido al de Sonia. Mercedes de y tu se va ni Mota de gallina y no en la ventana esta furgoneta en Severo veo por ahí tal cual pero hay moto a la vuelta el favor quiere entrar. Asi que hale Sonia mes el perito vale. Ni nado libre en agosto. O sea que antes o 70 hospital de aca antes con maria la de su señora. Tu natural venir a por la furgoneta o lo que sea año Raulito y con Mary como no Carolina dinero. Soy Tato. Va lo».

Tato gizarajoa. Leireri zerbait esateko idatziko zituen hainbeste karaktere. Hau lehendabiziko pentsamendua. Zerbait garrantzitsua, gainera. Motoak eta Mercedesak, oiloak eta erietxeak, furgonetak eta diruak hain lerro gutxitan nahasten dituen edozerk garrantzitsua behar du inondik ere. Hau, bigarrena. Ikerketa bereziren baterako tentazioa pizteko adinakoa, gutxienez. Hirugarren pentsamendua. Eta Leire gajoa ezertaz enteratu gabe geratuko da. Laugarrena.

Ikerketa lerroa, ordea, oso laburra da. Makina batzuen ezgaitasunean amaitzen da. Ez du beste misteriorik. Mezua ez da helbidez nahastu. Mezua iritsi behar zuen tokira iritsi da. Mezua euskaraz zen. Tato ez den bakarren batek hitzez esana, ez idatzia. Eta guri laguntzeko ahalegina egiten duen teknologiari esker, ahotsez jasotakoa idazteko ahalmena duen aplikazioak guretzako apropos idatzia. Teknologiari euskaraz ikastea ere kosta egiten. Makinatxoak entzuten du soinu bat, eta ez du ulertzen, jakina. Makinek ez dute ulertzen. Soinuaren antz gehien duen hitza idazten du, soinuaren ordez, gure pantailarako. Gutxigorabehera. Edozein mesedez, Mercedes bihurtzeko moduan. Ze, makinak ulertu ez du ulertzen. Baina badaki Mercedesak badirela, eta mesedez-ak, antza, ez. Makinatxoa, makinatxoa ez den norbaitek diseinatuko zuen, noski. Euskarazko soinuak makinek bezalatsu entzuten dituen bakarren batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.