Arantxa Iturbe.
Larrepetit

Ilaran

2013ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Kutxako bulegoan marmarra. Hainbeste jende eta pertsona bakarra, ordutegi gero eta murritzagoan denen beharrei erantzuteko. Eta denak, presaka. Eta denak, di-dako eragitetatxo bategatik han —Beti dira di-dakoak norberak eginbeharrekoak eta eternitatea besteek behar duten denbora—. Ilaran aurrera xamar dagoena, ez dago eskubiderik-ka. Ordaintzeko zain egon behar-ka. Galtzeko guztiak galtzeko gutxien dugunok izan behar-ka. Dena gain behera dator-ka. Besteen egonezina konplizitatea delakoan, kexu letania eta ilara proportzio beretsuan hazten dira. Begiradaz harrapatu nahi ditu aurrekoak eta atzekoak. Denon bozeramaile. Injustiziaz ari da. Pobreon mixeriez. Qatarren lanposturik aurkitzen ez digutenoz. IATz ere esan du zerbait, eta berehala egin beharko duen errenta aitorpenaz. Kartzelara bidaltzen ez dituzten lapurrez eta ordaindu ezean lau hormen artean bukatuko dugunoz. Bai horixez eta hobe baiz bigarren ahotsa egiten dioten pare bat lagun bereganatu ditu iraultzarako.

Tira. Egia zor denbora ere izan du gaia gaiarekin, baita lotura ezinezkoak dituzten gaiak beste batzuekin kateatzeko ere. Iritsi da azkenean bere txanda. Inguratu da ilarari etsipenez begiratzen dion langilearengana, eta esan dio zer nahi duen. Daturen bat falta zaio. Telefono dei bat. Ezin argitu. Beste bat. Ordenagailuan aurrera eta atzera, erremedioren baten bila. Di-dakoa egitekoa genuenon belarrietan «ez dago eskubiderik, ordaintzeko..., galtzeko guztiak... eta dena gain behera dator» konsignen oihartzunak.

Tentazioa, inguratu eta zerbait esatekoa. Eskubideez eta betebeharrez. Biak garrantzitsuak egoerarik zailenetan ere. Hobe isiltzea. Ez da une egokia. Erreta dago jendea. Nazkatua. Haserre. Sentitu egiten da ezina. Eta nozitu egunerokoan.

Baina ilara azkarrago joango zen indarrak hizketan xahutu beharrean egin beharrekoetan xahutubalitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.