Kronologia

2011ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
SEI HILABETEKO TARTEAN

Urtarrilaren 25a. Kairon, Suezen eta Alexandrian milaka lagun atera ziren kalera diktaduraren amaiera eskatzera.

Urtarrilaren 26a. Polizia eta manifestarien arteko borrokak piztu ziren. Bi egunetan 500 lagun atxilotu zituzten.

Urtarrilaren 28a. Haserrearen Eguna antolatu zuen oposizioak; 70 lagun hil zituzten.

Urtarrilaren 31. Armadak esan zuen manifestarien eskaerak zilegiak zirela eta indarkeria baliatzeari uko egin zion.

Otsailaren 1a. Tahrir plazan milioi bat lagun elkartu ziren. Hosni Mubarakek irailean egitekoak ziren bozetara ez zela aurkeztuko iragarri zuen.

Otsailaren 4a. Agurraren Eguna antolatu zuen oposizioak. Mubaraken Alderdi Nazional Demokratikoak dimisioa eman zuen biharamunean.

Otsailaren 6a. Omar Suleiman presidenteordearekin negoziatzen hasi zen oposizioa. Konstituzioan erreformak egitea adostu zuten.

Otsailaren 9a. Protestetan hildako lagunak jada 350 zirela zehaztu zuten giza eskubideen erakundeek.

Otsailaren 10a. Mubarakek agerraldia egin zuen telebistan; dimisioa ematea espero bazen ere, iraila bitartean agintean jarraituko zuela adierazi zuen. Suleimanen eskuetan, hala ere, hainbat eskumen utzi zituen.

Otsailaren 11. Mubarakek dimisioa eman zuela iragarri zuen Suleimanek. Armadako Kontseilu Gorenaren esku utzi zuten boterea. Tahrir plazan milaka lagun elkartu ziren hemezortzi eguneko protesten ostean erregimena bota izana ospatzeko.

Martxoaren 9a. Konstituzioa aldatzeko erreferenduma egin zuten. Baiezkoak irabazi zuen oposizioak boikoterako deia egin bazuen ere. Parlamentua osatu ostean idatziko litzateke Konstituzioa.

Apirilaren 13a. Hosni Mubarak eta bere bi semeei behin-behinean atxiloketa ezarri zieten. Kartzelara bidali zituzten Alaa eta Gamal Mubarak.

Uztailaren 20a. Irailerako deituta zeuden hauteskundeak atzeratu egingo zirela iragarri zuen Kontseilu Gorenak.

Abuztuaren 3a. Mubaraken kontrako epaiketa hasi zen. Protestetan izandako hilketen erantzule izatea leporatu zion Fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.