Komunikazioa

'El País'-eko kazetariek ez dituzte testuak sinatuko astebetez

Soldatak parekatzeko, hamabi langileri kontratu finkoa egiteko eta kaleratze gehiago ez egoteko eskatzen dute

U.U. -

2011ko ekainak 23
Bihar hasi eta hilaren 30a bitartean El País egunkariko kazetariek ez dituzte euren testuak sinatuko. Protesta gisa hartuko duten aurreneko erabakia izango da hori. Hitzarmen kolektiboaren negoziazioetan ez aurrera ez atzera baitaude orain. Eta langile batzordeak eskaera hauek egin ditu: soldatak parekatzea, kontratu finkoa ezkutuan aritzen diren hamabi langilerentzat eta enpresak konpromisoa hartzea kaleratze gehiago ez egoteko.

Langileek salatu dute El País-eko zuzendaritzak «soldata eskala bikoitza» ezarri nahi duela eta datozen hiru urteetan soldatak jaitsi nahi dituela. Langile berriei urteko 18.000 euroko soldata jarri nahi diete, eta langile batzordea horren aurka dago. Enpresak, ordea, maila horretako kontratu batzuk egin ditu jada ordezkapenetan.

El País-en aurki hamabost langile kaleratuko dituzte, Prisa taldearen eraginkortasun planarekin bat egiteko. Egunkariko langile batzordea plan horren aurka dago, ezin direlako ehunka langile kalean utzi irabaziak lortzen dituen enpresa batean.

Liberty enpresaren mende

Iazko martxoan Prisak akordio bat egin zuen Liberty Acquisition Holdings AEBetako enpresarekin. Horren ondotik, akzioen %65 kontrolatzen du Libertyk. Talde osoan 2.500 langile kaleratzeko asmoa azaldu zuen AEBetako enpresak urte hasieran. Prisako prentsa atalean 309 kaleratze iragarri dituzte 2012. urterako. Horietatik ehun Pressprint El País-eko inprentakoak izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna