Komunikazioa

Euskarazko emisioentzat erreserbako postua

Ikus-entzunezko komunikabideen gaineko dekretua onartu dute, legea EAEra moldatzeko.

2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Ikus-entzunezko komunikabideen inguruan Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak aurkeztutako dekretua onartu zuten atzo. Helburua, irrati eta telebistari buruzko araubidea testu bakar batean eguneratzea da, eta 2010ean Madrilen baietsitako lege orokorra sektoreak EAEan dituen behar berezietara egokitzea.

Lege orokor horretan izaera komertziala eta komunitarioa duten ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen liberalizazioa nabarmentzen da; horrenbestez, interes orokorreko zerbitzutzat jotzen dira. Legearen arabera, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak lurreko uhin hertziarren bitartez ematen direnean, lehiaketa bidezko lizentzia jaso beharko dute.

Euskarazko emisioak

Lizentziak emateko lehiaketetan, gutxienez, lizentzia bat erreserbatuko da euskara hutsean aritzeko hedadura eremu bakoitzean. Hainbat baldintzarekin, betiere: esate baterako, telebista komunikazio zerbitzuari dagokionez, eman beharreko lizentzien kopuruak hiru baino handiagoa izan beharko du. Irrati zerbitzuari dagokionez, hedapen eremuko populazioak 100.000 biztanletik gorakoa beharko du izan, eta eman beharreko lizentzien kopuruak, bi baino handiagoa.

EAErako erregimena

Dekretu horretan, berezko erregimen juridikoa sortzen da zerbitzuaren kategoria bakoitzeko —komertziala, komunitarioa eta publikoa—. Erregistroa sortzen da, eta antolamendu eta funtzionamendu arauak ezartzen. Aplikagarri da EAEaz gaindiko hedadurarik ez duten hedabideentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.