Ezarian. Zientzia

Elektroi bakarreko transistore nanometrikoa sortu dute

Prozesatzaile kuantikoak garatzeko oinarria izan daiteke, diseinu berriaren ikerlarien arabera

X. Martin -

2011ko apirilak 21
Elektroi bat besterik behar ez duen transistorea sortu du Pittsburgh Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek. Ordenagailuentzako puntako memoria berriak sortzeko oinarria izan daiteke transistore nano hori. Era berean, elektronika alorreko gai aurreratuentzako eta prozesatzaile kuantikoen garapenaren oinarri gisa ere atea zabal dezake aurkikuntza horrek.

Transistorearen funtsezko osagaiak 1,5 nanometroko diametroa dauka, eta gai da elektroi bakarrarekin edo birekin jarduteko. Hala, elektronika nanometrikoaren oinarria izan daitekeela uste dute haren sortzaileek. Halako teknologiaz diseinatutako prozesatzaile batek munduko konputagailu guztiek batera baino azkarrago egingo lituzke ariketak. Hala diote Pittsburgheko diseinu taldekoek. Atomoen azpiko mailan, hainbeste osagai elektroniko elkar daitezke hain leku txikian, ezen lehendik ikusi gabeko prozesatzaileak diseinatzeko bide emango bailukete.

SketchSET (sketch-based single-electron transistor) izena jarri diote transistore nanometriko berriari, 2008an sortutako teknika bati jarraiki. Haren arabera, estrontzio titanatoko kristalezko geruza batean sortzen dira nano neurrietan osagai elektronikoak. Lantano aluminatoko beste geruza batekin osatzen da teknika, 1,2 nanometroko lodierakoa. Mikroskopio atomikoaren bidez egiten da, plakan grabatu bat egingo balitz moduan. Grabatuak sistema elektronikoaren lanak egiten ditu.

Bere neurriaz gain, asmakizun berriak badu beste abantaila handi bat: elementu ferroelektrikoa da, eta, hortaz, solido egoeran dagoen memoriarekin egiten du lan; argindarrari lotu gabe ere, informazioa gordetzeko gai izango litzateke. Ezaugarri horiekin konputazio kuantikoan baliatzeko egokia dela diote.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna