Inputatu gisa deklaratu du Altsasuko alkateak, Ospa Eguna dela eta

«Segurtasun indarrak iraintzea» egotzi diote berari eta beste herritar bati; desmilitarizazioa aldarrikatu du Sortuk

Erredakzioa
Iruñea
2013ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Joan den abuztuaren 31n egin zuten Altsasun (Nafarroa) Ospa Eguna, Guardia Zibilak eta Espainiako Armadak Euskal Herritik alde egin behar dutela aldarrikatzeko. Egun hartan ere, guardia zibil ugari ibili zen herrian, eta «salbuespen egoera» salatu zuten udaletik. Salaketa, ordea, beraiei jarri zien Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak, eta atzo deklaratu behar izan zuten, inputatu gisa, Altsasuko alkate Garazi Urrestarazuk eta beste herritar batek.

Hori dela eta, Guardia Zibila «lege arrotzak inposatzeko» dagoela adierazi zuen Sortuk, herritarrak «kriminalizatu» nahi dituztela. Gainera, Euskal Herriak desmilitarizazioa «lehenbailehen» behar duela aldarrikatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.