PPk uko egin dio bilerari, eta Bilduk dio «ahal duen dena» egingo duela

2014ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
PSN eta PP biltzekoak ziren atzo, baina alderdi popularrak azken orduan uko egin zion eskaintzari. PSOEk adierazi ondotik ez duela hitz egingo gehiago Barcinarekin, Enrique Martin de Marcosek esan zuen «alferrikakoa» dela gero sozialistei arduraz jokatzeko eskatzea. Haren esanetan, bilera sail horrek iritzi publikoa «nahastea» baino ez du nahi. PPk gertuago ikusten du bozak aurreratzeko aukera, baina hori ez dela irtenbidea deritzo.

Nahiz eta PSNk bileretatik kanpo utzi duen Bildu, Koldo Amezketa parlamentariak adierazi du ez daudela minduta. «Dena ulertzeko gai gara», azaldu du Amezketak. Azpimarratu du herritarrei hitza ematea dela Bilduren lehentasuna. «Oso zaila izango da aldaketarik ez izatea, gobernu aldaketa horretan Bilduk parte hartzen ez badu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.