Ramirezentzat, «aldaketa politikotik kanpo» kokatu dira sozialistak

Bilduko kideak uste du PSNk «aitzakiak» erabiltzen dituela Barcina boterean «betikotzeko»

Erredakzioa
Iruñea
2013ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
UPNri «lotuta» jarraitzen du PSNk, Maiorga Ramirez Bilduren bozeramailearen arabera. Koalizio subiranistako legebiltzarkideak azaldu duenez, sozialistek azken asteetan egin dituzten mugimenduek agerian utzi dute «Nafarroako aldaketa politikotik kanpo» kokatu dutela euren burua. «PSNk beti bilatu du aitzakiaren bat UPN boterean betikotzeko», azpimarratu du.

Europa Press berri agentziak eginiko elkarrizketa batean, Ramirezek salatu du sozialistek ez dutela nahi foru hauteskundeak aurreratzea. «Eta hori egin ezean, Barcina babesten jarraituko du, aurkakoa esaten duten arren». Nafarroako EAko koordinatzaile nagusiak gogor kritikatu du PSNk Geroa Bairi eta Ezkerra koalizioari UPNren alternatiba bat osatzeko eginiko eskaintza. «Baztertzailea» dela nabarmendu du Ramirezek, eta ohartarazi du Bilduk ez duela «betorik» onartuko. «Aldaketa politikoa betorik gabe egin behar da, eta onartu behar da Nafarroako gizartearen aniztasuna; hori eskatzen dute herritarrek, eta PSNk badaki hori», azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.