Albistea entzun

Rubalcabak dio gizarteak bizkarra eman diola PPri Andaluzian eta Asturiasen

IUk gorakada handia izan du Andaluzian; Asturiasen argitzeko dago nork gidatuko duen gobernua

Elixabet Epelde -

2012ko martxoak 27

Andaluziako bozetako porrota gozo ospatu du PSOE alderdi sozialistak. Inkesta guztiek deskalabrua iragartzen zuten; Espainiako azken gotorlekua galduko zutela zioten, eta PPk eskuratuko zuela Sevillako agintaritza gehiengo osoz. PPk irabazi badu ere, ez du sozialistei gobernua kentzeko adina babes lortu. Izan ere, IUren gorakadak Jose Antonio Griñan Andaluziako egungo presidenteari karguan jarraitzea ahalbidetuko dio, ados jartzen badira. Alfredo Perez Rubalcabak ziklo aldaketa iragarri du emaitzak jakinda, eta gizarteak Mariano Raxoiren gobernuari bizkarra eman diola uste du. «Espainiarrek PPri 'hemendik ez' esan diote».

IUko koordinatzaile nagusi Diego Valderasek, dena den, ez du oraindik argitu PSOEri babesa emango dion. «Ez dago ezer idatzita». Hamabi eserleku eskuratu ditu IUk legebiltzarrean, eta PSOEren 47ei gehituta aise gaindituko lukete gehiengo absolutuaren 55eko langa. PP, berriz, gehiengotik bost eserlekura geratu da. UPDk ez du ordezkaririk lortu, duela lau urte baino 100.000 boto gehiago lortu baditu ere.

Laugarren aldiz Andaluziako hauteskunde autonomikoetan aurkeztu ondoren, Javier Arenas PPko hautagaiak ezin izan du garaipena ospatu. Guztia alde zuten popularrek, eta gobernua osatzeko adina boto eskuratuko zituztela ziurtzat jotzen zuten, jendaurrean neurritsu agertzen ahalegindu ziren arren. Baina alderdia ahulduta ailegatu da hauteskunde autonomikoetara Raxoiren gobernuak ehun egun bete eta gero. Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroaren hitzetan emaitzek ez dute Raxoiren porrota adierazten, «garaipen erlatiboa» baizik. Gobernuak oso neurri zailak eta inpopularrak hartu behar izan dituela aitortu du, baina lan horretan jarraituko dutela dio, «egin beharrekoa» dela argudiatuta.

177 botoren faltan

Asturiasen, berriz, alderdirik bozkatuena izan da PSOE eta hamasei eserleku eskuratu ditu. Atzerrian bizi direnen botoak zenbatu arte ez dute erabakiko nork izango duen gobernurako txartela. 177 boto eskuratu behar dituzte sozialistek PPk eta Foro Asturiasek bat eginda ez dezaten gehiengo absolutua lortu. Gobernua osatezko, IUren eta UPDren babesa beharko luke Javier Fernandez sozialistak. Asteazkenean emango dituzte behin betiko emaitzak. Galtzaile nagusia Francisco Alvarez-Cascos PPko idazkari nagusi ohia izan da. Hark sortutako Foro Asturiasek hamahiru eserleku lortu ditu —2011n baino hiru gutxiago—, eta gobernua gal dezake.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Esteron ibaiaren ibarreko tarte lehortu bat, Niza hiritik gertu (Okzitania), uztailaren amaieran. ©SEBASTIEN NOGIER / EFE

Europan azken bostehun urteetako lehorterik handiena espero dute

Gorka Berasategi Otamendi

Kontinentearen erdialdeko eta mendebaldeko estatuak ezohiko bero boladak eta lehorteak ari dira pairatzen, klima larrialdiagatik. Suteek berotegi gas asko isuri dute zenbait herrialdetan

Salman Rushdie idazlea, 2019ko azaroaren 11n, Berlinen. ©HAYOUNG JEON / EFE
Monusco Nazio Batuen Kongoko Errepublika Demokratikorako misioaren kontrako protestetan hildako herritar baten hileta, aurreko astean. ©STR / EFE

Odolak mendekua nahi du

Oskar Epelde Juldain

Egunotan dozenaka lagun hil dira NBEren Kongorako misioaren kontrako protestetan. Milizianoen erasoen aurrean ezer ez egitea egozten diete kasko urdinei.

FBIko bi agente Donald Trumpen Mar-a-Lago etxearen atarian (Palm Beach, Florida), joan den asteartean. ©CRISTOBAL HERRERA-ULAXKEVITX, EFE

FBIk sekretupeko dokumentuak eraman ditu Trumpen Mar-a-Lago etxetik

Gorka Berasategi Otamendi

AEBetako presidente ohia ikerketapean dago, ustez espioitza legea urratzeagatik. Floridako etxean atzeman dioten dokumentazioaren edukia defentsa arloko gaiekin lotuta dago, besteak beste.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.