Haserre agertu da Seaska, deklarazio hartzeengatik

Poliziak Etxepare Lizeoko gazte adingabe bat galdekatu du otsailaren 1eko «aferengatik» loturan

Seaskak elkartasuna adierazi zion Poliziak galdekatu zuen gazteari. A.R.
Aitor Renteria.
Baiona
2014ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Seaskako guraso, ikasle eta irakasleek haserrea adierazi zuten atzo, Baionako polizia etxearen aitzinean. Poliziak Etxepare lizeoko 17 urteko gazte bat deitu zuen arratsaldean, galdekatzeko asmoz. Elkarretaratzean, ehun pertsona inguru bildu ziren, polizia etxearen bi aldeetan banaturik, ikastolentzako lege geriza eskatzeko eta gazteari sostengua adierazteko.

Arratsaldeko seietarako, Poliziak itxi zuen polizia etxerako bidea, elkarretaratzea baino oren erdi aitzin. Etxepare lizeoko hogei ikasle inguruk babestu zuten gaztea, polizia etxera sartu zelarik. Amarekin sartu zen.

Harridura

Elkarretaratzean parte hartu zuten jendeek harridura adierazi zuten gertakariaren harira. Otsailaren 1ean Seaskak suprefetura aitzinean egindako manifestazioan egoitzaren kontra arrautzak jaurtikitzea leporatzen dio Poliziak. Manifestazioan, hainbat arrautza bota zituzten jendeek egoitzaren aurka. Bukaeran, jendea joaten ari zelarik, Poliziak talde txikiak inguratu zituen, eta nortasun agiriak eskatu.

Hastapeneko harridura handitu zen galdeketaren ondoren. Suprefetura aitzineko «aferez» zer zekien galdetu zion poliziak gazteari, bertze xehetasunik eman gabe.

Heldu den astelehenerako Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta gazte bat deitu ditu Poliziak, galdekatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.