«Doluminik sentituena» igorri dio EIPK-k Gastesiren inguru hurbilari

«Muturreko egoerak» ezin direla biharko utzi esan dute iheslariek, eta konpromisoak hartzeko garaia dela aldarrikatu

Erredakzioa
Baiona
2013ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
«Haren hutsunearekin bizitzen segitu behar duten euskal herritar guztiei» mintzatu zaie Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa, Ana Gastesi iheslariaren heriotzaren harira.«Doluminik sentituena» igorri die, ohar bidez, haren senide, lagun eta burkideei, harekiko miresmena agertzearekin batera: «Emakume borrokalari eta aurrerakoia, abertzale zintzoa, har beza atseden». Nafarroa Beherean hil zen herenegun Iruñeko iheslaria. Halako egoerarik berriz gerta ez dadin, gatazka politikoari «behin betiko konponbideak» aurkitzeko garaia dela nabarmendu zuen kolektiboak, eta konpromisoak hartzera deitu zituen eragile eta herritarrak.

NPA Frantziako Alderdi Antikapitalistak «baldintzarik gabeko sostengua» adierazi zien Jokin Aranalde iheslariari eta Emilie Martin Herrira-ko kideari, Espainiak Auzitegi Nazionalak haien aurka eskatutako euroaginduen harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.