Emazte bat hilik topatu dute Miarritzeko aparkaleku batean

Auto baten maletategian aurkitu dute gorpua. «Suizidio bikoitzaz» mintzatu da haren senarra
Emaztearen gorpua Cent Marcheseko aparkalekuan aurkitu zuten, ibilgailu bateko maletategian.
Emaztearen gorpua Cent Marcheseko aparkalekuan aurkitu zuten, ibilgailu bateko maletategian. ISABELLE MIQUELESTORENA

Eihartze Aramendia Iparragirre -

2018ko maiatzak 22
Larunbat arratsaldean, Poliziak 40 urte inguruko emazte baten gorpua atzeman zuen Miarritzeko (Lapurdi) Cent Marcheko aparkalekuan. France Bleu irratiak zabaldu duenez, aldez aurretik gizon bat hiriko kaleetan«noraezean eta egoera depresiboan» ikusi zuten, eta, poliziak harengana hurbiltzean, «suizidio bikoitzaz» hitz egin zien, besteak beste. Horrek alerta piztu zuen, eta gizonak gidatuta, aparkalekura hurbildu ziren, autoa zuen tokira. Irratiko iturrien arabera betiere, poliziek maletategia irekitzea galdegin zioten, eta bertan aurkitu zuten haren emaztea, hilik.

Emaztearen gorpua Bordeleko Medikuntza Forentseko Institutura eraman dute; autopsiaren emaitzak bihar edo etzi jakinaraziko dituztela adierazi du France Bleuk. Gizona Baionako ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zioten galdeketarik egin. Baionako Fiskaltza ari da kasua ikertzen.

Indarkeria matxistaren ondoriozko hilketa bat izan dela baieztatuko balitz, Euskal Herrian aurten hildako bosgarren emakumea litzateke; denak hilabete batean hil dituzte. Apirilaren 20an, gizon batek bikotekide ohia eta haren ama hil zituen labankadaz Gasteizen. Hilaren 28an, berriz, gizon batek bere bikotekide ohia autoz harrapatu eta hil egin zuen, Donibane Garazin. Handik gutxira, maiatzaren 2an, Bidarteko (Lapurdi) etxebizitza batean emazte bat tiroz hilik topatu zuten; haren senarra espetxeratu zuten, hilketa leporatuta.

Atxilotu bat Gasteizen

Bestalde, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak larunbatean, bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta. Emakumea lagun batekin zegoen erasotzailearen autoan, eta gizonak mehatxu egin zien ibilgailua hormaren kontra eramango zuela; autotik ateratzea lortu zuten bi andreek. Udaltzainek atxilo hartu zuten gizonezkoa, genero-indarkeria delitu bat egotzita. Epaileak urruntze agindua ezarri dio.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna