Etxegabe bat hil da Bokalen, hotzaren eraginez

Herenegun aurkitu zuten gizonaren gorpua, olana baten azpian. Beste heriotza baten berri ere eman dute, baina prokuradoreak ez du baieztatu
Etxerik gabeko pertsona bat, kalean, Baionan. Artxiboko irudia.
Etxerik gabeko pertsona bat, kalean, Baionan. Artxiboko irudia. ISABELLE MIQUELESTORENA

Ekhi Erremundegi Beloki -

2018ko otsailak 23
Etxegabe baten gorpua aurkitu zuten herenegun Bokalen (Lapurdi). Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen arabera, olana baten azpian aurkitu zuten hilotza, eta hotzaren ondorioz hil zen gizona. Adierazi duenez, ez du «beste informaziorik». Herve Jonhatan Baionako suprefetaren arabera, «tokiko gizarte zerbitzuek segitzen zuten pertsona bat zen». Hala adierazi zuen atzo goizean France Bleu irratian. «Dudan informazioaren arabera, pertsona horrek eskaintzen zitzaizkion aterpetze aterabideak ukatzen zituen, eta nahiago zuen bere bizimoduarekin jarraitu. 115ak ezezkoak jasotzen ditu maiz, bizimodu autonomo eta independente batera ohitu diren pertsonak direlako anitzetan, eta aterpetze kolektiboa ematen duen egitura batean sartzeak diziplina kolektibo eta bizi arau batzuk errespetatzea dakar».

France Bleu irratiak jakinarazi du Baionan beste etxegabe bat zendu dela, baina, prokuradorearen arabera, gorpu bat aurkitu badute ere, ez da etxegabe batena, eta oraindik ez dute identifikatu. Suprefetaren hitzetan, «inkesta abian da», eta oraindik «goizegi da» heriotzaren arrazoien inguruan ondorioak ateratzeko.

Etxegabeei laguntza ematea Frantziako Gobernuaren «lehentasuna» dela berretsi du, eta aurten baliabideak indartu dituztela. «Urtean osoan diren 40 aterpetze lekuen osagarri gisa, beste 38 leku gehitu ditugu Lehuntzen, Miarritzen, Angelun eta Hendaian, eta Gurutze Gorriak ere birak egiten ditu, karrikan diren jendeak identifikatu, eta beren adostasunarekin aterpetze aterabide bat eskaintzen saiatzeko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna