Erasoak Katalunian

Atentatuak gertatu eta astebetera, jendetza elkartu da Rambletan

Bartzelonan erlijio arteko ekitaldi bat egin zuten atzo, hiriaren aniztasuna aldarrikatzeko. Oraindik 33 pertsona daude ospitaleratuta

Ehunka pertsona bildu ziren Rambletan atzo, hildakoak oroitzeko. ALEJANDRO GARCIA / EFE.
2017ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Aste bat iragan da Bartzelonako Rambletako eta Cambrilseko (Herrialde Katalanak) atentatuek hamabost pertsona hil zituztenetik, eta atzo jendetza inguratu zen Rambletara, erasoen erdigunera, hildakoak oroitzeko. Aste honetan atentatuaren ustezko egileak atxilotu edo hil dituzte. Oraindik ere 33 pertsonak jarraitzen dute ospitalean.

Bestalde, Bartzelonaren dibertsitatearen aldarrikapen bat egiteko, erlijio arteko ekitaldi bat egin zuten atzo arratsaldean. Carme Sansa aktoreak gidatutako ekitaldian, hamabost hildakoak oroitu nahi izan dituzte,eta atentatuak gaitzetsi: «Gaur, inoiz baino gehiago, bereizten gaituen aniztasuna gure gotorleku izatea nahi dugu. Hiri hau mundua ulertzeko ikusmira desberdinok osatzen dugu, eta denok batera esan dugu ez dugula beldurrik». Aniztasun horren erakusgarri dira gerturatu zirenak: juduak, katolikoak, musulmanak, laikoak, ateoak, budistak, taoistak, sijak, bahaiak, Jehovaren lekukoak, mormoiak eta hinduak. Bertan izan ziren Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa eta Ada Colau Bartzelonako alkatea, besteak beste. Ekitaldian, Bibliaren, Koranaren, testu budista baten eta Toraren pasarte batzuk irakurri zituzten.

Biharko Bartzelonan deitutako manifestazioan gizarte zibila izango da protagonista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.