Marka aireportuetan

Euskal Herriko aireportuek 6,9 milioi bidaiari garraiatu zituzten iaz, inoiz baino gehiago. Hegaldi erregularrekin trafikoa bikoiztu du Forondak

Iker Aranburu -

2018ko urtarrilak 13
Lehen aldiz, zazpi milioi bidaiariren atarian geratu dira Euskal Herriko aireportuak. Guztira, 6.696.427 lagunek erabili zituzten iaz Euskal Herriko bost aireportuak, 2016an baino 516.000 gehiago (+%8,3). Salgaien garraioak ere goia jo du horretan buru-belarri aritzen den aireportu bakarrean, Gasteizkoan, ia 60.500 tona igaro baitira (+%16).

Euskal Herrira hegazkinez iritsi diren edo Euskal Herritik atzerrira abiatu diren lau bidaiarietatik hiruk Loiuko aireportua erabili dute. Guztira, 4.973.712 lagun izan ziren iaz (%8,4). Bost milioiren kopurua aise gaindituko zukeen baldin eta eguraldi traketsarengatik hegaldi asko beste aireportu batzuetara desbideratu izan ez balira. Zenbait lan egiteko asmoa dute aurten: pista berriro asfaltatuko dute, terminalaren estalkia amaituko dute, eta biribilgune bat eraikiko dute kamioiak industrialdera desbideratu ahal izateko.

Bidaiari kopuruari dagokionez, Miarritzekoa da Euskal Herriko aireportuetan bigarrena. Urte ona izan du: 1.190.991 bidaiari igaro dira handik, ia %4,9 gehiago. Urtetik urtera hegaldi berriak erakartzen ari da Lapurdiko aireportua, eta dagoeneko 28 leku desberdinetara joan daiteke handik.

Loiuk eta Miarritzek inoiz baino bidaiari gehiago izan dituzte, baina ez da halakorik gertatu Hondarribian eta Noianen. 2007an lortutako kopuruetatik oso behera daude bata zein bestea, baina 2017an gora egin dute biek: Hondarribiak 281.859 bidaiari izan ditu (+%6,6), eta Noainek, berriz, 165.604, (+%7,9). Azken horrek gorantz egiteko aukera du aurten, azaroan hegaldia estreinatu baitzuen Frankfurtera (Alemania), Lufthansaren bitartez.

Baina igoera ikusgarriena Forondakoak izan du (Araba), trafikoa aise bikoiztu duelako: 38.716 izan ziren 2016an, eta %128 gehiago 2017an (84.261). Ryanairren eskutik hegaldi erregularrak martxoan berreskuratu izanak azaltzen du igoera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna