Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Auzitara jotzea aztertzen ari da Mas, Madrilen «gehiegikeria» salatzeko

Espainiako Gobernuaren aurkako neurriak prestatzen hasi da, hark Auzitegi Konstituzionalera jo ostean

Oihan Vitoria -

2014ko azaroak 1

Azaroaren 9rako astebeteren faltan, zintzilik da Kataluniako Generalitatea antolatzen ari den parte hartze prozesua. Alde batetik, eta espero bezala, Espainiako Gobernuak galdeketaren kontra helegitea jartzea onartu eta auzitara jo du, kontsulta baliorik gabe lagatzea galdegiteko, «legezko oinarririk» ez daukala argudiaturik. «Berme demokratikorik gabekoa» delakoan, herritarrenganako «iruzurra» saihestu nahi izan dutela esan du Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak. Bestalde, Artur Mas Kataluniako presidenteak berretsi du amaieraraino eramango dutela A-9aren prestaketa, eta iragarri du Madril auzitara eraman dezaketela. Madrilen aurkako neurriak neurriak aztertzen hasi dira, behin-behinean, «botere gehiegikeria» salatzeko: «Erridikuluaren muga gainditu du Espainiako Gobernuak. Gelditu nahi duena ezin da gelditu. Egiten ari ez garen zerbait leporatzen digu». Masek argitu du azaroaren 9rako atontzen ari direna ez dela erreferendum bat: «Are gutxiago ezkutua. Parte hartze prozesu irekia da, ehunka udalek babestua».

Kataluniako presidenteak deritzo «sekulako hipokrisiaz» ari dela Madril. «Era baldarrean erabili du Konstituzionala auzi politikoak konpontzeko». Epaitegiak astearteko bilkuran erabakiko du auziaz. Ustekaberik ezean, bertan behera lagako du galdeketa. Masek esan du erabakitzen duena erabakitzen duela prestaketei eutsiko diotela. «Eskumenak ditugu». Orobat, «demokraziaren lezioa» ematera deitu du: «Ezin dugu aukera hau galdu».

Masen arabera, «demokraziaren izenean» mintzo da Espainia: «Baina demokraziaren oinarria entzutea da. Demokrazia batek ez badu onesten iritzia ematea, ez da kalitatezkoa». Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Nazio Hitzarmenera deitzeko prest agertu da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Guardia Zibila Espainia eta Marokoren arteko muga zaintzen, martxoan hainbat migratzailek hesia igarotzeko ahalegina egin ostean, Melillan. ©MIGUEL OSES / EFE

Espainiaren eskua heriotzetan

Mikel O. Iribar

Bi ikerketaren arabera, Espainiako Gobernuak ere erantzukizuna izan zuen Melillako hesian gertaturikoan. GKEek eta oposizioak atakan jarri dute Grande-Marlaska; asteazkenean azalpenak emango ditu berriz ere.
SDFen jarraitzaileak, joan den igandean, martxa batean, Qamishlin (Rojava). ©EFE

Turkiarekiko jarrera «gogortzeko» eskatu diete SDFek aliatuei

A. Perez Zala

Kurduak gehiengo diren koalizio militarraren komandanteak esan du Estatu Islamikoa erasoak prestatzen ari dela Ankarak lurreko operazio militarra agintzen duenerako
Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...