Albistea entzun

Aukera aproposa da

Athleticek ligan daraman bolada onari eutsi nahi dio San Mamesen Kordobari irabazita.

Aurkaria azkena da sailkapenean, garaipenik gabe
Borja Viguera, jaurtitzen, Alcoyanoren aurka. Jokaldi horretan sartu zuen berdinketaren gola aurrelariak.
Borja Viguera, jaurtitzen, Alcoyanoren aurka. Jokaldi horretan sartu zuen berdinketaren gola aurrelariak. MORELL / EFE

Haritz Gallastegi -

2014ko abenduak 6

Athleticek gorakada handia egin du sailkapenean azken hil eta erdian. Jokoan egon diren hemezortzi puntuetatik hamalau pilatu ondoren, atzean utzi ditu infernura eramaten duten postuak. Sei norgehiagoka erreskadan galdu gabe; horixe egin duen talde batek merezi duen saria da. Denbora gutxian aldatu egin dira zuri-gorrien helburuak. Egun, datorren sasoian Europan jokatzeko aukera ematen duten postuak ditu jomugan Ernesto Valverderen taldeak. Europa Liga hiru puntura dauka, eta zortzira jada Txapeldunen Ligakoa. Beraz, nahiz eta oraindik sasoiaren herena baino ez den jokatu, joan den denboraldian lortutakoa errepikatzea ezinezkoa dirudi. Helburu apalagoekin konformatu beharko da talde zuri-gorria. Besteak beste, egun Athletic ez baita lau onenen artean sartzeko hautagaia. Aurreko sasoikoa salbuespena izan zen. Oso ondo egindako lanaren saria.

Athleticek urrats sendoak egin ditu sailkapenean. Baita jokoan ere. Baina zelaian erakutsitako hobekuntza ez dator bat irabazitako puntuekin. Apur bat apalagoa izan da. Zuri-gorriak duela pare bat hilabete baino dezentez lehiakorragoak dira, baina oraindik asko falta zaie talde fidagarria izateko. Defentsan ondo ari dira moldatzen. Iraizozen atera inguratzea gaitza da, eta askoz ere nekezagoa hari golak sartzea. Athleticek hamalau gol jaso ditu jokatutako hamahiru partidetan, baina euretako batean bost hartu zituela kontuan hartuta —Bernabeun—, lehia gehienetan ondo moldatu dela esan daiteke.

Baina erasoan bestelakoak dira kontuak. Nahi eta ezin ari da. Asko kostatzen zaio aukerak sortzea, eta, beraz, eraginkortasun handia izan behar du neurketa bakoitzean. Ligan bi talde baino ez daude atera zuri-gorriek baino erremate gutxiago egin dituztenak. Horrek argi erakusten du egungo Athleticen eta aurreko sasoikoaren artean dagoen aldea —joan den sasoian 45 erdiraketa egin zituen neurketa batean—.

Defentsaren eta erasoko jokoaren arteko oreka da zuri-gorriei falta zaiena. Finean, zelai erditik aurrera argitasuna izatea. Talentuari esker, edota ekinaren ekinez lortzen da hori. Berezkoa sobera ez dagoenez, bigarren bidea sustatu beharko du Valverderen taldeak. Eta Kordobak ere antzeko bidea hartu beharko luke egoera aldatzeko. Miroslav Djukicek zuzentzen duen taldeak ez baitu irabazi lehen hamahiru jardunaldietan. Talde mugatua da oso, eta zortez ere ez dabil sobera. 43 urteren ondoren Lehen Mailari itzuli eta gero sufritzea egokituko zaio. Baina bere gurutze bidean ezustekoak emango ditu. San Mames zerrenda horretan ez agertzea da Athleticen helburua. Horretarako, jokalari garrantzitsu baten falta izango du Valverdek: Aduriz. Min hartuta dago, eta ez da gaur ariko. Valverdek Kike Sola eta Iñaki Williams sartu ditu deialdian, baita Gurpegi ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bera Berako jokalariak, duela bi urte Barakaldon irabazi zuten Espainiako Kopako titulua ospatzen. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da irabazteaz nekatzen

Ainara Arratibel Gascon

Bera Berak zazpigarrenez lor dezake bihar liga, Elxen aurka puntu bat lortuz gero. Taldeak urteak daramatza goian, bulegoetan eta kantxan egindako lan onari esker.

 ©EFE

Quino Colomek ezingo du bihar Baskoniarekin debuta egin

Aitor Manterola Garate

Andorrako joko antolatzailea fitxatu du Gasteizko taldeak denboraldia amaitu arte. Biharko partida, Joventuten aukakoa, atzeratu egin da, positibo gehiago azaldu direlako TD Systems Baskonian.

Bi bikoteak, konforme pilotekin

Inolako kexarik ez pilotekin

Aitor Manterola Garate

Elezkano-Zabaletak eta Peña-Albisuk Binakako Txapelketako igandeko finalerako pilotak hautatu dituzte, Bizkaia pilotalekuan. Peña eta Albisuren bat da ezberdina: bizixeagoa

Mikel Merino eta David Silva, sasoi honetan Valentziaren aurka jokatutako partidan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Armazoia berregin beharrean

Jon Ander De la Hoz

Realean azken asteetan izandako lesioek gabeziak eragin dituzte taldearen jokoan. Mikel Merino eta David Silva jokalariak falta izateak bide batzuk zabalarazi du bestela antolatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.