Kolpea bueltatzera doa

Liga irabazteko aukerei eusteko, Bera Bera irabazi beharrean dago gaur Ro'Casaren aurka. Galduz gero, lau puntura izango luke lehen postua
Leire Aramendia Bera Berako jokalaria, atera jaurtitzen, Ro'Casaren aurkako lehen itzuliko partidan.
Leire Aramendia Bera Berako jokalaria, atera jaurtitzen, Ro'Casaren aurkako lehen itzuliko partidan. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko otsailak 14
Argi hitz egin izan ohi du Montse Puchek, Bera Berako entrenatzaileak. Ez da aitzakiak jarri zalea, eta beste behin ez du jarri gaurko partidaren bezperan: «Sasoiko partidarik erabakigarriena da. Jokalariei presio hori kendu nahiko nieke. Gustatuko litzaidake esatea galduta ere ez dela ezer gertatzen. Baina gezurra esango nieke. Asko dugu jokoan, eta jokalariek ondo dakite hori». Liga amaitzeko oraindik 11 jardunaldi falta diren arren, kale edo baleko partida dute gaur donostiarrek Ro'Casaraen pabiloian (19:30). Kanaria uharteetako (Espainia) taldea lehen postuan dago sailkapenean, eta Bera Berak ezinbestean irabazi behar dio. Gainontzean, lau puntura —elkarren arteko gol aldea ere aurka izango luke Bera Berak— aldenduko litzaioke gaurko kontrarioa, eta ia ezinezko izango luke liga titulua lortzea. Bide batez, lehen itzulian jasotako kolpea itzultzeko asmoz irtengo dira pistara. Izan ere, Ro'Casak 29-34 irabazi zuen Bidebietan.

Talde osoagoa eta bateratuagoa da orain Bera Bera. Udan zazpi jokalari fitxatu eta gero, egokitzeko fasean zegoen. Gainera, Judith Sansek taldea utzi duen arren, Esther Arrojeria eta Monica Ausas jokalariak berriz daude taldean. Gaur, dena den, jokalari bat faltako du: Ligi Costa. Duela aste batzuk fitxatu zuen Bera Berak jokalari brasildarra, baina arazoak izan ditu bisarekin.

Ro'Casak menderaezina zirudien, baina duela lau jardunaldi 26-21 galdu zuen Guardesen pabiloian. Atsedenaldira berdinduta ailegatu ziren (11-11), baina bigarren zatian gehiago estutu zuen defentsan Guardesek. Ro'Casa baloiak galtzen hasi zen, eta, kontraerasoa baliatuz, Guardesek garaipena lortu zuen. Azken jardunaldietan liderrari gehiago ari zaio kostatzen irabaztea. Orain, gainera, bi txapelketa jokatzearen zama du. Asteburuan Challenge Kopako final-laurdenetarako sailkatzea lortu zuen, eta hori ere hauspoa izan daiteke gaurko partidari heltzeko.

Puchek argi du zein den bere taldeak egin behar duen jokoa: «Ezin ditugu baloi inozoak galdu , erasoan Ro'Casak ez duelako barkatzen. Erasoan, berriz, pazientziaz jokatu behar dugu. Zuloa aurkitzeko ohi baino pase bat gehiago eman behar badugu, emango dugu. Irabazteko presioak edo nahiak ezin gaitu estutu. Izan ere, haiek eskarmentu handia dute». Ondo zaindu beharko dituzte haien golegile nagusiak: Haridian Rodriguez, Manuela Pizzo eta Seynabou Mbengue.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ainara Arratibel Gascon

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna