Ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko bloga martxan dago

2014ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Erabiltzaileen ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko helburuarekin jarri du martxan BERRIAk webgune berritua beta sisteman. Horiek biltzeko blog bat sortu du:www.berria.info/Wordpress/berriaberritzen/. Etorkizunari begira harpidedun, irakurle eta BERRIAlagunekin komunikazio lerro iraunkor bat izatea du helburu.

Azken bi urteetan funtsezkoa izan da krisi ekonomikoari eta erronka berriei heldu ahal izateko BERRIAlagunek egindako diru ekarpena. Komunitate hori handitzen jarraitu nahi du BERRIAk, egungo eskaintza egokitzen, hobetzen eta berritzen jarraitu ahal izateko. BERRIAlagun egiteko hiru bide daude: berria.info/berrialaguna webgunean, laguna@berria.info posta elektronikora idatzita edo (0034) 943 30 43 45.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.