Eskolak biltzen duena

Generoaren, hizkuntzaren, klasearen eta jatorriaren gurutzaketa eskoletan nola gertatzen den aztertu du Amelia Barquinek, UEUko ikastaro batean. Ikastetxearen bueltan, hezkuntza sistemaren aldaketa beharra, euskararen eragina eta faktore sozioekonomikoen baldintzatzea izan ditu hizpide.
Ume batzuk, jolastokian, artxiboko irudi batean.
Ume batzuk, jolastokian, artxiboko irudi batean. LANDER F ERNANDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Irati Saizar Artola -

2017ko uztailak 15

Generoa, hizkuntza, klasea eta jatorria non gurutzatzen diren pentsatzean, eskola hitza etorri zitzaion burura Amelia Barquin Huheziko irakasleari, atzo Usurbilen (Gipuzkoa) UEUk, Jakin-ek eta udalak gaiari buruz antolatutako ikastaroan. «Lau elementu horiek eskolaren enkarguak dira; planak egiten dira horien inguruan —berdintasunarena, euskararena, kulturartekotasunarena—, eta irakasleak prestatu egiten dituzte».

Trebatu gabe dagoena, ordea, gizartea da: «Oraindik ez da berdinzalea, ez da euskalduna, ezta kulturartekoa ere. Eskolak laguntzeko tresna izan behar du, baina ezin ditu enkargu guztiak bakarrik egin». Barquinen arabera, eskola «aniztasunaren eta parekotasunik ezaren lekua» da, desberdinkeriarena. Hori guztia ikastetxeetan kudeatu behar dela dio, eta, aldi berean, ikasleak prestatu behar direla bizitzarako, «mundu justuago baten alde jokatzeko».

Kontua gehiago korapilatzen da atzerriko ikasleak eskola batean hasten direnean: «Azken hamabost urteetan jende asko etorri da kanpotik, eta hemengoen mesfidantzak, kezkak sortu dira. Generoarena da kezka nagusia: zapiaren gaia dago izozmendiaren puntan, baina onena da denen patriarkatuak eskoletan lantzea». Generoa aipatzean, eskoletako jolastokien adibideari heldu dio: «Patioa beti futbol zelai bat da, eta, patioa handia bada, bi edo hiru zelai izango dira; orain hasi dira puntu hori lantzen».

Orokorrean, hezkuntza sistemak bildu beharko lituzke dimentsio guztiak: «Berdintasunaren aldeko eta genero bortizkeriaren kontrako diskurtsoak oso hedatuta daude hezkuntza sisteman; baina aniztasunaren gaia ez da eskolara heldu, ezta diskurtso moduan ere». LGTBI komunitateak ere ez du eskolan lekurik eta, Barquinen ustez, generoaren eraikuntza eta binarismoa ez dira zalantzan ere jartzen.

Gaiari euskararen dimentsioa gehitzean dago beste koska. Datuei erreparatuta, gogoratu du atzerritik datozen ikasleen erdiak D ereduan daudela, eskola publikoetan. Hortik kezka: «Euskara identitate ikur moduan duten ikastetxeek dei egiten al diete atzerritarrei? Kanpotik datozenak nahi ez diren ikasleak dira. Ez ditzagun ahaztu gizarteko aporofobia eta klasismoa». Ildo horretan, erantsi du A ereduko ikastetxeek eta eskola erlijiosoek hartzen dituztela hobekien ikasle horiek: «Ongi etorriak dira, ikaslerik gabe geratzen ari baitziren».

Dirua ere, arazo

Kontua gehiago zailtzen da itunpeko ikastetxeetako kuotak kontuan hartzen badira: «Geruza oso bat kanpoan geratzen da; pobreak eskola horietatik at geratuko dira; hor sailkapen ekonomiko argia dago». Hortik klasea ere. Ekonomiak zerikusi zuzena du, adibidez, aisialdiarekin: «Klase arrakala handitzeko momentu bat da: ordaindu ahal duena pianora eta ingelesera joango da; ezin duena inora ere ez». Ikasleen emaitzak ere baliabide ekonomikoen araberakoak direla gehitu du: «Lotura dago familiako egoera sozioekonomikoaren eta eskolako emaitzen artean; atzerritar asko emaitza baxuetan daude».

Ildo horretan, Barquinek ohartarazi du hezkuntza sistema ez dagoela klasearen dimentsioarekin kezkatuta: «Ez da eskolaren enkargua, desberdintasunik naturalizatuena da; onartu egiten da, eta ez da zalantzan jartzen, ezta eskolan ere».

Dimentsio horiei guztiei buruz hitz egitean, ikastaro osoan hain presente egon den pribilegio hitzari erreferentzia egin dio Barquinek ere: «Ni bezalako emakumeok —feminista, zuri eta erdiko klasekook—, eta pribilegio honetatik, ez dakit aukerarik daukagun besteez hitz egiteko; agian, haiei eman behar genieke hitza».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©IñIGO URIZ / @FOKU

«Bidaltzen dizkiguten txertoen menpe gaude: hori da gure botila lepoa»

Ion Orzaiz

COVID-19aren izurriak «lezio ugari» irakatsi dizkiola dio Nafarroako Osasun Departamentuko buruak. Azken hilabeteetan hartutako neurriak «gogorrak eta inpopularrak» izan arren, gobernuaren bide orria «egokia» dela uste du.

Larrialdi zerbitzuak pertsona bat anbulantzian sartzen, Iruñean. ©Iñigo Uriz / FOKU

Birusak gutxienez 105 pertsona hil ditu azken astean Hego Euskal Herrian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

19.351 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta 1.283 positibo atzeman. Eusko Jaurlaritzaren arabera, Arabak eta Bizkaiak eremu gorrian jarraitzen dute, eta Gipuzkoan 499 da intzidentzia tasa metatua.

Jose Luis Sabas Bilboko Santa Marina ospitaleko zuzendari ohia, artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

Jose Luis Sabas txertoa hartzen ageri da bideo batean

Paulo Ostolaza

Bilboko Santa Marina ospitaleko buru ohia 'Eldiario.es' egunkariak argitaratutako bideo batean ageri da, beste langile batzuen artean. Erietxeko 224 langilek gutun bat plazaratu dute Sabas defendatuz.

COVID-19aren kontrako dosiak, txertaketa kanpainaren hasieran. ©Gorka Rubio, FOKU

Grupo Norte fundazioko arduradun batek txertoa hartu duela salatu du ESK sindikatuak

Uxue Rey Gorraiz

Desgaitasun bat duten pertsonak artatzeko zentro baten kudeatzaile da Grupo Norte, eta ESK sindikatuak adierazi du fundazioko giza baliabideen arloko arduradun batek COVID-19aren kontrako txertoa hartu duela, «txertaketa protokoloa bete gabe». Aldundiaren esku hartzea galdegin du sindikatuak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria