Angel Erro.
JIRA

Bortizkeria

2018ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Bortizkeria sortu ala egin egiten da? Galderak erantzun ugari ditu, tokian toki, unean une. Katalunian atal berria idazten ari da egunotan. Ikasten ari dira, eta oraindik lezio luzea dute aurretik, zuzenbide liburuek diotenetik harago, Estatuek bortizkeriaren monopolioa dutelako baieztapenetik harago, Estatuek ere badutela bortizkeria zer den zedarritzeko ahalmena. Horretan dabiltza buru-belarri, eta horretan itzal itzela dute, are eskarmentu nabarmena ere, euskalmentua dei genezakeena, nola frogatzen baitu manifestazio baketsuak bortizkeriaren eremukotzat pasarazi nahia, hain zuzen euskarazko hitzen erabilera tarteko: kale borroka, batasuntze... Albert Riverak albistegi batean komando independentisten aipamena egin du, gaztelaniaz aritu arren ahoskatzean agerikoa gertatu zaidan k batekin.

Espainiako estatuak aspaldian zuen Euskal Herriko bortizkeria bentzutu, besteak beste eraldatu zuelako. Zakarrontzi bat hemen erretzea edo Sevillan ez zen gauza bera, lanetik kanpo dagoen segurtasun indarretako kide batekin eztabaidatzea ere terrorismoa bilakatu duten modu berean. Pintada batek eramaten ahal zaitu espetxera, non egiten duzun, gauzen gainean eta sprayren tapoiaren kontra egindako bortizkeriaz akusatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.