Angel Erro.
JIRA

Txar ustean

2018ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Iruñeko Alde Zaharreko saltoki batzuek Udalak erdigunea oinezkoentzat autoez askatzeko edo arintzeko planaren kontrako kanpaina abiarazi dute, bezeroak kentzen dizkielakoan. Nik neurri batean uler dezaket taberna eta jatetxeak ez diren negozioei ez diela planak, hasiera batean, zertan lagundu, nahiz eta sinetsita egon epe ertain eta luzean onerako izanen zaiela haiei eta oro har mundu guztiari. Etorkizuna ez dator lau gurpilen gainean.

Erraza da pentsatzea fede txarrean ari direla merkatariak, oraingo udal gobernuaren kontra. Hori susmatzeko aztarnen artean garrantzitsuena saltoki txikiei kalte egin dien aurreko udal taldeen politikak ez dituztela salatu edo ez dietela orain bezain suharki aurre egin. Haiek jakinen dute zergatik. Haiek jakinen dute lehengoak itzuliz gero zertan irabaziko luketen. Guztiek dute beren ustezko interesen edo bere ideologiaren alde egiteko eskubidea, baita merkezurreko argudioekin ere. Besterik ez genuen behar.

Kezkatzen nau honek benetako arazo baten oinarrizko kausetatik eta balizko konponbideetatik urruntzen gaituen neurrian. H&M enpresa erraldoiak aitortu du plazaratu duen agiri batean bere denda fisikoen salmentak makaltzen hasi direla, Iruñea behin aipatu ere egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.