Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ispilu aurrean

2017ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Siriako gerra-argazki batean ispilu haustu bat ikusten da: hondakinetako adreilu kraskatuen artean gatibatua dago zut-zutik haize guztien kontra, eta inoiz pareta izandakoaren sostengurik gabe.Zeru urdina, hiri birrindu bat islatzen ditu. Atzo hegazkin batzuk ikusi zituen saiak bailiran, islatu zituenpisu alimaleko lehergailuak ere erortzen.

Zein etxetan ez dago ispilu bat? Agian halakoxe bat daukazu zurean, herriko iturginak etorri behar izan zuen bainugelako paretan jartzera zuretzat pisuegia zelako. Agian halako baten aurrean garbitzen dituzu hortzak, hari kontatzen dizkiozu zure arrangurak. Baina ez du zeru urdinik ikusten, are gutxiago islatzen du arma astunez kargaturiko soldadu nekaturik, arratoi tzarrik, ume birrindurik hondakinen artean.

Bizarra egiten ari zinela, ispiluak zure alaba ikusi du zuri musu ematen eskolara joan aurretik. Ez du kezkarik, zuk ere ez kezkatzeko motiborik. Modu mekaniko batez agurtu duzu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.