Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Bizigarri

2017ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Eguneroko martxak egunero erakusten dizkigu irudi lazgarri askoak. Haien aurrean, esperantzaz gainera adore etikoa ere behar da Wislowa Szymborskarekin batera esateko: «[hala ere] gure mundu beldurgarri honi ez zaio lilurarik falta, mundua ez dago jaikitzea merezi duen egunsentirik gabe». Bego: mundua ez dago jaikitzea merezi duten egunsentien faltan, baina ezta bertatik jaistera behartzen gaituzten geltokirik gabe ere. Besteak beste, Szymborskak berak Gernika, Verdun edo Hiroshima bezalako mapa-puska kiskaliak izendatzen ditu baieztapen hori egin aurretik. Eta Gernikaren ondoren ere...? Eta Hiroshimaren ostean ere...? Eta Siriako sarraskietan ere...? Ba, bai, halakoetan ere humanitatea da egunsenti: Camusen hitzekin esanda, «gizakiaren baitan miresteko gehiago dago mespretxatzeko baino».

Badaude egon egunsentiak, merezi du jaikitzeak, baina Szymborska eta Camus ondo ulertzen baditut, gizakian sinesteak bihurtzen du mundua bizigarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.