Angel Erro.
JIRA

Eskubidea ere

2018ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Logikoa ematen du, gogoz kontra bada ere, daukazun betebehar bat baldin baduzu, ezin utzizkoa, legezko betebehar horri eratortzen zaizkion eskubideak ere eduki nahi izateak. Logikoa ematen du, baina ez balitz bezala azaltzen dute askotan. Ezustean harrapatu dut Antena3eko kirol saileko notizia bat, nondik norakoa oso ongi ulertu ez diodana. Neguko Olinpiar Jokoen harira, suposatzen dut, Espainiako selekzioarekin (nola bestela) joan den kirolari katalan bat independentista aitortua dela «informatu» dute. Hortik jo dute ustezko polemika piztu nahian. Ez da kontu berria. Espainiarra izateko betebeharra inposatu ez bada, behin eta berriz gogoratzen dizutenek gaizki hartzen dute, nolabait esateko, espainiarra izatearen eskubideei etekina ateratzen ikusten zaituztenek. Independentistek beren kontrako lege urraketak salatzera Espainiako auzitegietara jo beharko ez luketela uste duten berberak izaten dira.

Bitxia da jendea (jende klase bat) zenbat pozten den besteongan kontraesanak topatzeaz, kasu eman gabe kontraesan horiek berezkoak diren (denok ditugunen antzekoak) edo ezinbestekoak eta, okerragoa dena, jende horrek berak eragindakoak, orduan, ez baitira uste bezain kontraesan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.