Angel Erro.
JIRA

Inkestarena

2018ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Ez zaizue inoiz bozkatutakoa damutu? Niri batzuetan berehala. Tranpan erori naizen azken aldia orain gutxi izan da, Interneteko inkesta txatxu batean. Jakitekoa da nik aurretik agertzen zaizkidan inkesta anonimo guzti-guztiei erantzuten diedala, hutsalenak izanik ere. Batzuetan diruditen baino kontu sakonagoez ari baitira azkenean. Honako hauekin bezala.

Inkestak bi aukera eskaintzen zituen. Hautatu beharra zegoen bietatik zein nahiago: (mutil/neska) itsusi eta katxarroa ala guapo eta normal samarra (gorpuzkeraz, ulertu behar da). Zuek zein aukeratuko zenukete? Nik gehiegi pentsatu gabe bigarren aukeraren alde egin nuen eta berehala jakinarazi zitzaidan (seinale txarra!) jendearen %90aren iritzi berekoa nintzela. Ehundik gora lagunek parte hartua genuen emaitzan.

Esan bezala, berehala damutu zitzaidan, neurri batean gutxiengoaren esnobismoagatik, baina batez ere ohartuta, ezertarako balio ez didan instintuak itsututa, nire hastapenen kontra jo nuelako ere bai. Gay publikoari zuzendutako orrialde batean egonda, hala izanen ginen boz emaile gehienok. Ez genuke guk bereziki genetikaren morrontzatik askaturik egon behar eta, kanona gorabehera, guk geuk eraikitako edertasun eredu naturatik haragokoak hobetsi?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.