Angel Erro.
JIRA

Estatu kolpea

2018ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako Errepublikaren nostalgian bizi dira ezkerreko hainbat espainol eta gaur da eguna horixe gogoratzekoa, urteurrena baita bigarren errepublikarena, estatua Europako demokrazietara hurbiltzeko ahalegin azkenean kale egindakoarena. Haietako askok, halere, ez ikusia egiten diete estatuak Europako demokrazietatik urrutiratu eta barnebiltzeko emandako atzerapauso nabarmenei. Gaur hori salatzeko manifestazio bat deituta dago Iruñean. Enblematikoa izateko bidean den kasu bat salatzeko manifestazioa.

Altsasukoak zubi lana eginen du seguruenik, Euskal Herrian terrorismotzat epaituko den azken kasua baita, zigor tipo hori Kataluniara zabaldu eta orokortu aurretik. Ispilu berrian begiratuta, izugarrikeriari tamaina har dakioke eta eraikitako aldamio judizialaren josturak argi berri baten pean ikus daitezke. Ez da baikor egoteko motiborik.

Elkarretaratzea eta salatzen saiatzea da geldi daitekeen bakarretakoa, debeka dezaten baino lehenago. Gaurko eguneko urteurrena aukera ederra da ikusarazteko demokrazia betea lortu aurretik ere estatu kolpe jarraitua gertatzen ari dena, pixkanakakoa, noiztik hasia zehazten zaila, baina etengabe aurrera egiten duena askatasun eremu gero eta zabalagoak beretzat hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.