Angel Erro.
JIRA

Pribatutasuna

2018ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Bi dozena gutun elektroniko jaso ditut oso denbora gutxian. Bi dozena edo gehiago. Denek helburu berbera dutela. Pribatutasun politika berria ezarri behar izan dutela eta nik ontzat emateko baldintza berriak. Kontua da batzuetan esteketatik behera murgildu behar duzula baldintza berriak zeintzuk diren ulertzeko. Kontua da askotan e-mailera idatzi dizun konpainia ez duzula ezertaz ezagutzen, eta orduan hotzikara batek hartzen zaituela noren eskuetan zauden ez dakizulako. Orduan zeure buruari galdetzen diozu ea egunero (azkenaldian egunero izaten baita) jasotzen duzun dei telefonikoa, sakelako telefono batetik izen-abizenez izendatzen zaituen norbaitek egindakoa, bizitza aseguru bat edo beherapen bat edo telefono konpainia aldaketa bat eskainiz, hortik heldu den, nola ez dakidala neure datuak dituen merkating konpainia horietako batetik.

Izena noiz eman nuen gogoan ez dudan arren, izena kentzen saiatu naiz. Garbiketa egiten saiatu naiz. Zorrotza izaten saiatu naiz. Halere, aplikazio eta orrialde ugariei onarpena eman diet azkenean, gutxi batzuetan datuen erabileran murrizketak ezarrita. Gehienetan damu sentsazio lauso batekin. Salgaia naizela jakinki, baina orain neure buruaren saltzailea ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.