Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lekukoak

2017ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Telebistako irudiek Elgoibarrera eraman naute, Duintasunaren Kolunbarioaren estreinaldira. Berehala sentitu naiz ekitaldiko partaide neu ere. Geure baitara bilduta entzun ditugu hainbaten hitzak. Lehendakariak «bidegabekeria kriminala» aipatu du, Paco Etxeberriak esan du han sartu dituzten gorpuzkiak ez direla «hezurrak, pertsonak baizik; ideologia, sentimendu eta familiak zituzten pertsonak».

Elgoibarreko zeruari begiratu diot. Argiaren baxuak begiak biltzera behartu nau eta Elgeta gaineko zerupera joan zait nire baitako begirada.Elgoibarreko jendetzaren ordez, emakume erkintzen hasi bat ikusi dut, ume bat eskutik duela, txabola erdi erori baten atzean ezkutatuta. Gerraren trazak nonahi. Baso koskor batetik hurbil, fusilatu berridituztenen hilotzak lurperatzen ari dira soldadu batzuk. Emakumea ahots kraskatuz mintzatu zaio umeari: «Begiratu ondo non lurperatzen dituzten, ondorengoei kontatu ahal izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.