Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zorionaren punta

2017ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Orain hilabete doi, bilobetako batekin solasean/jolasean nenbilela (hiru urte ditu), zoriontsua al zen galdetu nion zerbait galdetzeagatik, eta «non»? erantzun zidan berak, leku konkretu batean kokatuz zoriona: zoriontsu, non, etxean, eskolan, kalean, txirristan? Pentsatu nuen zutabe bat neukala hor, baina ez nion behar bezalako puntarik zorrozten. Etsi nuen, eta halaxe segituko zuen bilobaren puntak, zorroztu gabe, igandeko berripaperari irakurri izan ez banio Nikolas Segurolari egindako elkarrizketa. Fraideak esaten du bertan: «Zerua ezin da izan Arantzazu baino hobea». Segurolak Arantzazu du zorion-leku, balizko paradisu infinito baten parean Arantzazu erreal finitoa seinalatzen du, zerualdi hipotetiko baten ondoan mundualdi historiko haragizkoa du preziatzen, eta pentsatu nuen bilobak arrazoi duela, zoriona ez dela abstrakzio bat, ahalegin permanentea baizik, uneoro eta gauden tokian konkistatu beharrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.