Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Taldekide

2017ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Taldekide bati delitu bat egozten zaionean —prebarikazioa, esku-arrantza, abusu nolanahikoren bat...— taldeak babestu egiten du: familiak senidea, eskolak irakaslea, gremioak bazkidea, sindikatuak afiliatua, elizak apaiza, alderdi politikoak militantea... Jokabideak izena du; beraz, izana du: korporatibismoa deitzen zaio, eta mundua memoria ere badenetik da ezaguna.

Baina korporatibismoak badu alde ilun bat —aurrekoaren ifrentzua— apenas aipatzen dena. Demagun taldekide baten delitu guztia taldearen arrakalaren bat kritikatzea izan dela eta demagun kritikak, zorrotza izan arren, parametro zibilizatu guztiak konplitu dituela. Berdin dio: taldearen parte boteretsuenak (eta, denboragarrenean, talde osoak) taldekidea zigortzen du. Gupidarik gabe. Ozpin min guztiz. Konpai kritikoa taldetik bota arte edo konpaiak, harakiria eginez, taldea utzi arte.

Asteburuan Madrilen izandako kongresuek erruz eman digute batetik zein bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.