Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Imajinazioa

2017ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Eugenio Pinto jaun jubilatuak, Polizia politikoa deituaren buruzagietako bat izanak, epailearen aurrean deklaratzen ari denak Pujol kasuarengatik, esan du bera, alegia Pino, «polizia gisa zeukan imajinazio indartsuaz» fidatzen zela lanean, eta auskalo epaileak sinetsi dion —epaile batekmesfidatia izan beharra du lekukoekin—, baina nik sinesten diot. Poliziak behar du irudimena. Handia, aberatsa, errealismo magikoena ere arrunt txoil uzterainokoa:Pintoren eta bere lankideen ondoan, Garcia Marquez nano-makondo bat! Hain txundigarriak dira poliziaren fantasiaren emaitzak, non Pinto eta enparauek aspaldi asmatuak baitira orain hain famatua egin den egia-ostea eta baita hain ezaguna ez den egia-bezpera ere: leihotik salto eginda hegan eginez hil zen atxilotuaren istorioa, arratoiek jandako kokaina-zakukadarena zakua zulatu gabe, eta zenbat halako...

Pinto bezalakoen imajinazioak emandako pasarte gorenak antologia baten zain daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.