Angel Erro.
JIRA

Bilaketak

2017ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Ditudan mania guztien artean gaur bi nabarmenduko ditut. Ez ohi dut onartu solas batean ezer dudatan gelditzea. Zalantzaren bat sortu bada norbaitek aipatutako gai baten inguruan, nire tarifa telefonikoaren kalterako, laster abiatzen naiz guztia argituko duen datuaren bila. Aktoreren batek bizirik jarraitzen duen, herrialde baten hiriburua, zenbat kilometro dauden bi tokiren artean, idazle batek zein urtetan eskuratu duen Euskadi Saria, zein izan zen Ardanzaren lehen gobernuaren Barne sailburua, opera baten estreinaldi urtea, Gran Hermanoko hirugarren denboraldiko irabazlea. Berez jakitun naiz jakiteko antsia ez dela parte onekoa, dudak buruari ekartzen dizkion onura orokorrez etekin subkontzientea ateratzeko tarterik ez baitio uzten.

Bigarren mania, hemen aitortuko ditudanetatik, neure buruari tarteka paranoiko jartzea ahalbidetzea da. Lehen aipatu bilaketa horietan maiz, Interneteko bilatzailean lehen letra edo bizpahiru letra jartzerako, proposatzen zaidan bilaketa da ni bilatzen ari naizena, ez dakidalarik lehenagoko beste bilaketek iradokitako kezken eremua edo sakelakoaren aurrean hitz egindakoa ote den kausa, edo are pentsamendua leitzen ote didan Googlek. Dudatik ateratzeko, tekleatzen hasi naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.