JIRA

Gai jartzaileak

Angel Erro

2017ko abenduak 7
Urteak eman behar izan ditut bertsolaritzaren gakoa azkenik ulertzeko, amateur moduan maite izatetik connaisseur moduan estimatzera. Aldaketa honen giltza (ezinbestez bat-batean etorria) bertsoaren ikuskizunaren erdigunea, funtsa eta erakargarri nagusia gai jartzaileak direla ulertzea izan da. Horri antzematen diozunetik ez dago atzerakorik. Bertsozale finak ez du bertsolariak kantatzen hasterik behar saioaren kalitateaz gozatzeko. Izan ere, neurri batean ikuskizunaren beste parte hartzaileek gaiak nola garatzen dituzten oztopo zaio adituari, gaiaren aukera mugagabeen poetikotasunaz gozatzeko orduan.

Gai jartzailea aforista eskuzabala da, eskuzabalegia. Eleberrigile baten kiskia.

Gaia jartzearen estatus artistikoren froga-harria ditugu denborarekin, garaian garaiko gustuekin bat, nozitu dituen aldaketa eta garapena, oraindik merezi bezala aztertu gabeak. Dakidantxoarekin esanen nuke gaur egungo gai jartzaileen tendentzia nagusia soiltasunera jotzea dela, minimalismo nolabait ironiko eta noranahiko batera, gainetik gelditzeko helburu sotila duena, bertsolariak topikoan erorarazi, noiz barregarri, noiz nabarmen utzita, noiz distirarazita ere bai, jakina, haien nagusigoaren sekretuari eutsiko badiote.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna