Angel Erro.
JIRA

Paraleloan

2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Miren, Andoni, zuei ere gertatzen zaizue? Nik denbora pixka bat luzeagoa daramat hemen egunero idazten. Hau diot erantzuna ezezkoa balitz, neure burua desenkusatu beharko banu. Niri goizetan. Ez egunero, noski. Ezta astero ere. Beharbada hilero ere ez. Baina datorrenean sentsazio trinkoa da, ordu batzuez irauten duena. Mundu paralelo bat egon behar duelako irudipenaz ari naiz. Behar ontologikoa. Irudipen sendoa.

Damutzen hasi zait. Pribatuan idatzi behar nizuen. Beste bitartekoren bat bilatu. Baina ezin dut atzera jo, hauxe baita, hain zuzen, lehenago aipatu sentsaziotik ihes egiteko aurkitu dudan modu bakarra. Zerbait idatzi behar baina notizien panorama beti berdinarekin talka egiteak eragindako txundimenetik. Gaur apirilaren 22an nengoelakoan esnatu naiz. Denbora igaro dadin premia ez larriegia banu bezala. Desfase txikia zuzendu dudanean, 2018ko apirilaren 10 hutsal batean egoteak etsipenez bete nau. Dagoeneko bizi-idatzi-esandakoa atzera ere berritu beharrak.

Orduan fede bateko itsutasunarekin mundu paralelo baten ideia agertzen hasi zait. Betiko korapiloentzako bestelako askabideak. Beste protagonista batzuk, beste arrazoibide, beste kezka batzuk albistegietan eta lerrootan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.