Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Terrenoa markatzen

2017ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Gizonezko irudikatzen da Jainkoa, gizonezkoek osatua da jerarkia katolikoa, gizonezkoak ikusi ditugu autobus laranjan. Umerik erditu gabe, ume transexual bat sentitu gabe altzorik altzoenean.

Diputatu batek —izan zitekeen gotzain katoliko batek— esan zionean George Sand idazle eta aitzindari feministari hobe zuela idazten zituenak idatzi ordez umeak egitea, Sandek erantzun: «Zure aholku horixe jarraitu beharko zenuke, ahal baduzu». Ezin. Ez, ordea, biologiarengatik (gaur ezin esan ezinezkoa izango denik), Jainkoaren aitzakian sexuen arteko jerarkiari eusteko baizik. Terrenoa markatzea da txakurrek pixarekin bezala, mundua zazpi egunetan egin omen zuenaren ondran eta Xanti txibiteroaren alabantzan: mujer andrea eta hombre gizon.

Eskuzabalagoa da natura: zazpi egun ez, baizik milioika urte daramatza munduaren harmonian desberdintasuna eta singularitatea ere ospatzen munduaren polifonia ahalik koloretsuena goza dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.