Angel Erro.
JIRA

Horma

2017ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Herritar guztien aukera guztiak ahalbidetzea baztertzailetzat jotzen den erkidego batekoa naiz, non hizkuntza bakarra baino gehiago jakiteak susmagarriago eta sasikoago egiten baitzaitu, zenbaiten ustez. Badirudi Nafarroako Hezkuntza sailak deituko dituen hurrengo oposizioetan bateraezintasun bitxi, gotortu eta bidegabe bat zuzenduko dutela. Hots, herritar elebidunek ezagutzen dituzten bi hizkuntzetako batean zein bestean (bata ala bestea aukeratu behar izan gabe) eskola ematea aukeratzeko beharra kenduko zaiela irakaslegaiei. Orain arte ez badu gobernu berriak egin, susma dezakegu gainera etorriko zaien erauntsia ekiditeagatik izan dela, hain dugu nafar susmagarriok diskurtso hegemonikoa barneratua, askotan nola erantzun ez dakigula.

Funtsean orain arte indarrean egon den zerrenda bikotzeko politikaren atzean gordetzen dena, gutxiengo konplexuaz gain, sektarismo aprioristiko ikaragarria da. Euskalduna den historia edo matematika irakaslea erdal ikasleei erakutsiko dienaren izuz bizi izan dira, ez hainbeste irakasgaiaren edukiari nola gizartearen pluraltasunari dagokionez; euskaldun ikasi bat gertutik ikusita basatiekiko horma, Game of Thrones telesailaren parekoa (spoiler alert), urtzearen izuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.