Angel Erro.
JIRA

Egotzia

2018ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Alderdi zehatz baten eta are politikaren eremua gainditzen du, nire ustez, Laura Perezen auziak, ia filosofiaren arloraino iritsita. Egotzia izan zaitezke kidetasun batetik? Argi dago, edo argi egoteko bidean da, ez badu lehenago ezerk oztopatzen, alderdi politiko batetik egotz zaitzaketela, edozein elkartetatik bezala, dena delako erakundearen arauen arabera. Baina bota zaitzakete sentimendu batetik kanpora? Egotz zaitzakete pertenentzia batetik? Laura Perezek adierazi du Podemos-Ahal Dugu-koa izan badela, oraingoz. Bere garaian botoa eman zieten askok eta askok ezinen dute dagoeneko gauza bera esan, alderdi barruko ikuskizun penagarriak uxatuta. Ikusi beharko da zenbat iristen diren 2019raino, nora joanen diren ihes egindakoak eta haiekin zer gehiengo osatu ahalko diren. Agian ez dago guztia galduta.

Oraingoz, baina, Laura Perezek agerian uzten duen gatazka filosofikoa da gehien arduratzen nauena. Egotzi zaituen talde bateko kide sentitzeko eskubidea duzu? Edo galdera zabalduta: Behar bezain euskaldun/ adiskide/ feminista /nafar/ poeta/ ezkertiar/ gay/ ama ona ez zarela dioten beste euskaldun/ adiskide/ feminista/ nafar/ poeta/ ezkertiar/ gay/ amek izan dezakete zeure buruaren kidegoa definitzeko eskubidea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.