Angel Erro.
JIRA

Pianista

2018ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Nina Simonek ezin konta ahala aldiz aitortu zuen munduko lehen piano kontzertista klasikoa izan nahi zuela. Bach, Debussy, Brahms jotzen ikasi zuen pianoan, lau urte zituenetik. Gogor ahalegindu ondoren, Philadelphiako kontserbatoriorako proba ez gainditu eta sei hilabetera, berak kontatzen duenez, ohartzen hasi zen bere larruaren koloreagatik baztertu zutela. Hamabi urte geroago, emanaldia egin zuen Carnegie Hallen, txikitatik amestu bezala, baina, bere arrangurarako, abestu ere beharrez eta ez Bach jotzen. 1999an, BBCrako Tim Sebastianek egindako elkarrizketan (36 urte igaro dira kontzertu hartatik), kazetariari agur egiten dio «thank you, Tim Sebastian; you have the same name as Bach, my first love».

Aipatu une horien artean giza eskubideen aldeko borroka politikoa, tratu txarrak eta osasun arazoak, bizitzaren erauntsia, sartu dira. Kantu zoragarriak, arrakasta eta erreka jotzea.

1982an Iruñeko gotorlekuan kontzertu penagarri bezain gogoangarria eman zuen. Orduko kronikek diote pianoaren aurrean eserarazi behar izan zutela hiru aldiz, balantzaka zebilela, ingeles ulertezinean mintzo zela, publikoari irainka. Esandakoen artean, prentsak jasotzen duenez, bera kantaria ez zela, pianista hutsa baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.