Angel Erro.
JIRA

Irakurrienak

2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Gizakiok ia guztia gizartekotzeko joera dugu. Intimitatea, gizadiaren historian oso atal laburra okupatu izan duena, gutxi gorabehera XVII. mendetik gaur eguneraino, krisian sartuta dago aspaldidanik, eta pentsatzekoa da laster itzuliko garela normaltasunera.

Aisialdiko uneak konpartitu eta haizatzeko asmatu zirela ematen du. Selfie-ak bakardadeari zelatariak paratzeko sistema dira. Komunean neure burua ixten dudan tartea (oraindik nondik eta zertan ari naizen aitortu gabe) munduarekin komunikatuen nagoen unea izaten da, senez sakelakoa hartzen baitut, gainean ez badaramat, bainugelan sartzerakoan. Telebista saio bat ikustean ez naiz sofaidearen iritziarekin konformatzen eta hashtag-en arrimua bilatu ohi dut.

Ez pentsa oroiminez ari naizela, gazteen atrebentziek batzuetan harritzen nautela aitortu behar badut ere. Badakit norabidea zein den eta baita atzerakorik ez duela ere. Beti ikasi ahal da zerbait. Ia egunkari guztiek (bertsio digitalean) duten notizia irakurrienen atalarekin zaletzen hasi naiz, esaterako, pittin bat tautologikoa izan badaiteke ere. Isla ezin hobea da, baina oraindik ez dakit zerena.

Hautaketa naturala. Testuak nire barneko ahotsa ez den batekin irakurriarazten dizkidana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.