Angel Erro.
JIRA

Kalkuluak

2018ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Kalkuluak egin ditut. Lau urte, hamar hilabete eta hogeita lau egun (guztira, 1.792 egun) pasatu dira Herve Falciani Espainian dagoenetik; Espainian libre dagoenetik, argitu behar da, iritsi lehenago iritsi baitzen, atxilotua ere izan zen (orain dela 2.123 egun, zehazki, Bartzelona hirian) eta epailearen aurrera eramanarazia. Kartzelatu, behin-behineko askatasunean utzi, eta, azkenean, Suitzak eskatutako estradizioari uko eman ondoren (Espainiako legerian finantza-sekretuaren urraketa ez baita existitzen eta existitzen den sekretu komertziala ezin baita erabili legez kontrako jarduerak ezkutatzeko, Falcianik filtratutako zerga saiheslarien zerrendakoak bezalakoak, hain zuzen), aske gelditu zen, esan bezala, orain dela 1.792 egun, atzora arte.

Kalkuluak egiten jarraitu dut, oraingoak errazagoak. Askoz denbora gutxiago daramate Suitzan bertan Marta Rovira eta Anna Gabriel politikari katalanek (12 eta 46 egun, hurrenez hurren).

Kalkuluak egin ditut, eta suposatzen dut Espainiako justiziak ere baietz. Gabrielen abokatu suitzarrek (Ernesto Ekaizer kazetariaren arabera) Falcianiren estradiziorik eza eta elkarrekikotasun gabezia beren defendatuaren bermetzat jotzen zuten. Ez dirudi, eta, izan ere, ez da kasualitaterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.