Angel Erro.
JIRA

Sindikalistarena

2018ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Ez dut hainbeste ezagutzen. Aztarna aski galdua nion. Ez diot jarraipen handirik egin. Horregatik, harritu nintzen, ma non troppo, asteburu honetan Alderdi Popularrak Sevillan egin duen biltzarrean J.M Fidalgo garai batean CCOO sindikatuko burua izandakoak parte hartu duela ikustean, zertarako eta ia-ia eskuindar alderdiaren aldeko boza eskatzeko, bertan esan omen baitu alderdi jakin horrek (pentsioen kutxa husteraino xahutu duenak, hain zuzen) baino ezin dituela bermatu erretiratuen pentsioak kobratu ahal izatea.

Ma non troppo diot, baina ez gehiegi, alegia, biraketa ideologikoetan norabiderik usuena hartu baitu, originaltasun falta handia erakutsita; baita Espainiako sindikalismoaren nolakoa ezagutzen dudalako ere (Nafarroan esaterako bai CCOO, bai UGT eskuindar gobernuaren berme eta zutarri izan dira, harik eta gehiengo sindikala galdu arte eta harago ere); eta azkenik bat datorrelako nik neure begiokin ikusi eta buruan gehiegi ibili gabekoarekin: iazko irailaren 21ean Aitziber adiskidearekin Madrilgo plaza bateko terrazan bazkaltzen ari nintzela, eraikin batetik Fidalgo eta Miguel Sanz presidente ohia elkarrekin atera eta elkarrekin taxi batera igotzen ikusi nituen. Pares cum paribus.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.