Angel Erro.
JIRA

Ingelesez

2018ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
EAEn, bertako instituzioetan bereziki, zabaldu den anglofilia, toki eta erakunde berri eta are zaharrei ere ingelesezko izena emateko joera, deigarria suertatzen da, aldartea nola duzun, baita laidogarria ere. Ez dugu hemen aski kanpora bila joateko? Honetaz hausnarka aritu naiz eta ondorio honetara iritsi naiz: ingelesa gastronomia berria da.

Jakin-ek joan den astean Andoainen antolatu Zenbat gara? Nondik jo jardunaldietan Gorka Arresek bota zuen nik askotan pentsatutako eta akaso inoiz zirriborratutako ideia bat, seguruenik beste norbaiti hartuta: gastronomia euskal kulturaren adierazpiderik gorentzat saltzen badute, hain zuzen da hizkuntz gatazkarik gabeko eremua delako. Neure inguruan ingelesa modu berean erabilita ikusi dut, sare sozialetan batez ere, non bakoitzak bere buruaren irudi unitarioa eman behar izaten baitu, aurrezko aurrekoetako ñabardurarik gabea. Gurean bada euskararen hautu zorrotza egiten duena. Gehienok, berriz, ele biz dihardugu, noiz batean noiz bestean, balantzaren orratzak ia beti kulpadun sentiarazita. Egon badira, denen aurrean ongi geratu nahian-edo, ez bata ez bestea, ingelesa darabiltenak (gai potoloetarako behintzat). Funtsean erdaldunak ez gogaitzeko da, and you know it.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.