Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Jingoismoaz

2017ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Theresa Mayren eta Donald Trumpen joan zen asteko goi-bilera dela-eta, jingoismoa gora eta jingoismoa behera ibili dira egunkari serioenak, hitz horrekin bi buruzagien nazionalismo muturrekoa salatuz. Chomskyk ere maitea du hitza, baina euskal hiztegietan, arrastorik ez. Badator, noski, hitza sortu zutenen hiztegietan, ingelesezkoetan. Gaztelaniazkoek, frantsesarenek, italierarenek, alemanarenek ere jasotzen dute. Zergatik ez euskarazkoek?

Barra-barra ari zaizkigu sartzen ingelesezko hitzak. Aldiz, hitz gutxi eman diogu ingelesari. Bat da bilbo (oin-bilurra). Jingoismo da beste bat (XII. mendean Baiona partean egon ziren ingelesek guri ikasitako bai jingo! oihutik omen dator). Oin-bilurrak desagertu ziren zorionez; hitza, aldiz, Shakespeareren bi obretan kontserbatzen da. Baina gure hiztegien aterpea ukatuko diogu gaur-gaurko eskuin muturrekoenaren jarrera izendatzen duen hain hitz aktualari?

Tokitxo bat hitzari, ezen ez jingoismoari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.