Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Pospoloan

2017ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Urola Kostako atzoko Hitzan, Josune Zabala hizkuntza-ikerlariak: «Belaunaldien hizkuntza transmisioa txikiagoa da egun». Bada, hona eszena bat, non amaginarreba batek esaten dion suhiari sentitzen duela, baina pospoloan daukala bazkaria. Suhiak ez baitio fitsik ere ulertu, esandakoaren funtsa argitu dio amaginarrebak, bazkaritarako sua pizteko pospoloak baliatzen ziren garaiko esamoldearen mamia: artean prestatu gabe zeukala bazkaria, pospoloaren puntako fosforoan (hortik pospolo).

Suhiak badaki zer den pospolo bat, baina seme-alabei pospolo bat zer den esplikatuz hasi beharko luke esamoldearen transmisioa. Hiru erreferentzia hari daude eszenan. Atzo arte, ordea, familiako adin guztiakbiltzen zituen erreferentzia-sare komunak: aitona-amonek, seme-alabek, bilobek pospoloarekin piztutako sutondo bera zuten transmisioaren gar. Baina gaur, erreferentzia komunik gabeko mundu martxa sekulakoaren egurats gorrian, zer eta nola transmititu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.