Angel Erro.
JIRA

Materialak

2017ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Egiaztatu ez badut ere, ziur naiz norbaitek nonbait idatziko zuela Materialen etika izeneko liburua. Atal berri bat edo, zuhurragoak izan gaitezen, oinohartxoa gehitu beharko lioke euskarazko itzulpenari. Hori etorri zait burura aurten, enegarrenez, Hondarribiko alarde tradizionalistaren aldekoak (baina hori baino, zerbaiten aldekoak baino, areago dira beste zerbaiten kontrakoak) herriko kaleetan plastiko beltzen atzean ikusi ditudanean.

Plastikoa, zakar poltsetako lodiera eta kolorekoa, material behin-behinekoa da, erabilera bakarrekoa, inprobisatua, 20 urteko berdintasun aldarrikapen bati ezikusia egiteko eskasegia. Plastiko beltzean tematu baldin badira, materialen etikari dagokion arrazoi sakon bategatik behar du. Tradizioa, tradizio izena erabilita, aldarrikatu behar dutenek aldez aurretik dakite orainak irabaziko diela partida. Erresistentzia gutxiena agertzen duen materiala hor kontzientearen jokaldi makurra da. Ez du saihetsezina dena geldiaraziko. Eusten diotenek (haietako asko emakumeak), plastiko beltza erabilita, materialaren doilorraren eta ezikusiaren bitartez, kausa bat babesten ari direla pentsatuko dute, baina beren burua baino ez dira babesten ari, bilobei ukatu beharko dietenerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.