Angel Erro.
JIRA

Aulki jokoa

2018ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Joan den asteko zutabean Ana Malagonek «lagunak izateari uztea» zein zaila den azaldu du testu mamitsu batean. Testu osoa da gogoangarria, baina paragrafo batek inarrosi dit bereziki. Seinalatzen du Malagonek kuadrillaren noizbehinkako juntadizoetan okerreko pertsonaren alboan esertzeak ekar ditzakeen ondorioak: «soziopolitikoki sutan jartzea edo Titanic-en orkestraren ondoan gin tonic-aren azken tanta edan eta lo hartu zuen hura bilakatzea». Gogora ekarri dit garai bateko nire kezka nagusia horixe zela. Horrelako afarietan noren ondoan eseriko nintzen. Gauaren arrakasta, bikain pasatzea ala zeharo gaizki, segundo gutxiko estrategia posizionalaren menpe egoten zen.

Datorren hilean institutu garaiko ikaskide ohien bazkaria dut, eta berriro horrelako kalkulu eta beldurretan harrapatu dut neure burua. Neska batzuek iradoki dute elkarrekin eser gaitezela. Izkintxo nola egin (ikasgelako gaixtoekin egokitzeko) darabilt buruan harrezkero. Ez nuke behar. Elkar ikusi gabeko tarte luzean bizitzak erakatsi (omen) dit konpainia txarrez kexatzen (edo eklipsatzen) dena dela hain zuzen konpainia txarrena, mundu guztiak gehien ekidin nahi duena. Topaketak ez nazala nerabe bizkarroi baztergarri atzera bihur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.