Angel Erro.
JIRA

Erlatiboa

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Txistearen arabera, vodka izan ezik, guztia da erlatiboa. Hori etorri zait gogora alemaniar justiziak Carles Puigdemont, matxinada delitua aintzat ez hartuta, (75.000 euroko bermepean) aske utzi duela, Espainiara deportatu gabe, jakinarazi eta berehala Alemaniari buruzko iritzi trukea nola eman den, ohitzera tarterik gabe.

Justizia Alemaniarrean (horrela, hitz larritan eta begi ameslariak jarrita) konfiantza zutenak orain eskualdeko epaile baten erabakiaz hasi dira hitz egiten; sare sozialetan atxiloketa egunean zabaldutako Danke eta bandera beltz-gorri-horiak ezabatzen hasi dira. Baina, lasai, hiru koloreko ikurrak eta esker oneko hitzak ziztuan agertzen hasi baitira mesfidati agertzen zirenen eta Gestaporekiko konparazioak egiten zituztenen papar eta aho digitaletan. Alemania erlatiboa da. Deigarriena da besteen erlatibotasuna darabilgula geure jarreren irmotasuna bermatzeko.

Hego Euskal Herritik estatu frantsesaz askotan dagoen ikuspegia zentzu horretan berean egiten zait interesatuki erlatiboa.

Grebalari altxatzen direnean gu liluratu. Ezkerreko liderra korsikera mintzatzearen kontra azaltzen denean, bertako ezkerrak uzten dio super izateari. Utzi beharko genioke iritziak esternalizatzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.