Angel Erro.
JIRA

Presentzia

2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Astuntxo ibiliko gara egun batzuez nafar euskaldunok. Lasaiago bizi izan gara, lasaiago-edo, urte gutxi batzuetan, denborak egiaztatu edo gezurtatu beharko duen ameskerian. Eta denbora hori, San Agustinena eta faltsu-egia frogak pasatzekoa, hurbildu ahala, ematen du Nafarroan guztiok geure betiko postuetara itzuliak garela, nork izu gehiago zabalduko, nork enbidoa arinago apaldu, epeldu, opilduko; izugarrikeria azkarrago ezpaldu, azpildu, hozpilduko.

Biziraupen estrategia soziopata betean, Nafarroako Alderdi Popularrak bus bat abiaraziko du euskararen inposaketa herriz herri salatzeko asmoz. Iragartzearen batera ustezko inposaketa horren adibide batzuk aletu dituzte. Aitortu behar dut harritu nauela, herritarrak funtzionarioak izateko alegiazko eskubidea herritar horiek Administrazioarekin beren hizkuntza propioan aritzekoaren gainetik jartzeaz gain, toki deigarriagoan, errotulazio eta inprimaki ofizialetako mordoiloa euskara ere (askotan aurretik) egotearen salatzeko temak. Harritu nau bereziki, arrazoi guztiak harrigarriak eta harrikadak diren arren. Harritu, argi eta garbi salatzen baitute inposaketa deritzotela euskararen presentzia hutsari. Euskara ikusi edo entzutea dute inposizio eramanezintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.